XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LIGOIEN GIDA Ligatzea beti izan da emakume eta gizonen arazorik handiena.

Historian zehar lige mota desberdinak egon dira, baina gure garaian gizon eta emakumeen arteko harremanak zailak izaten dira horregatik gida bat zabaltzea erabaki dugu arazo hau argitzeko.

Liburu asko dago gai honi buruz, baina praktikoen egingo dugu eta horretarako leku bakoitzean zer eta nola egin behar duzun azalduko dizugu.

- Euskaltegietan.- AEKko Euskaltegietan majoa bazara bakarrik joatea nahikoa da.

Baina ez zaitez alai jarri, normalki Euskaltegietako neska-mutilak ez dira izaten oso politak.

- Tabernetan.- Garrantzitsuena edatea da.

Mutila bazara Humphrey Bogarten itxura jarri behar duzu.

Nesken kasuan Marilyn Monroena.

Ukondoak mostradorean / Esku batean whiskia.

Beste eskuan zigarro gorri bat (Lucky, Light adibidez).

Oharra: Kapela eta gabardina derrigorrezkoa da.

Nesken kasuan gona laburra.

- Dantza Lekuetan. - Erabili behar duzu: Gomina (Power) asko ilean.

Oso praka estuak, paketea markatzeko.

Bota kanperak (Atezainei jotzeko potroetan).

Eguzkietarako betaurrekoak, ikusi ez arren.

Oharra: Dantzatzea beharrezkoa da.

Pista erdian jarri behar zara, txamarra bota, eta ahalik eta sexien dantza egin ezazu.

Ikastas o laneas? galdera da egokiena, nahiz eta zaharra izan.

- Mendietan.- Mutilak: Neska bat aurkitzen baduzu, erakutsi iezaizkiozu zure botereak: Egin ezazu hogei flexio beso batez.

Esaiozu goizeko seiretatik hamar aldiz igo duzula mendia, gorputza berotzeko.